Bitxikeriak

    • Taldea beti hirukotea  izan da 1974an Bergaran egin zuten emankizun batean izan ezik. Bertan, lau pailazo aritu ziren: Kixki ta Mixki ta Kaxka ta Melon ( Pako Etxebeste —Xabier Otaegi Afrikan baitzen soldaduskan—, Jose Ignazio AnsorenaAndoni Ezeiza, eta Iñaki Larrea apaiz misiolari eta adiskidea).

    • 1975ean, saioetarako bidaietan polizien kontroletan sarri zituzten arazoak errazago gainditzeko asmoz, pailazo profesionalen karneta ere atera zuten. Donostiako La Perla diskotekan egin zuten azterketa, garai hartan saioak egiteko legearen aldetik beharrezkoa baitzen Sindikatu Bertikaleko profesional txartela.

    • Musikari garrantzia handia ematen zioten eta beraien saioetara  SaxofoiaBonbardinoa eta teklatu txiki bat eramaten hasi ziren. Bonbardinoa erosteko 100.000 pezetako kreditua eskatu behar izan zuten 1979an.

    • Taldeak entsegu egiten zuen Kresala elkarteari hiru aldiz lehergailuak jarri zizkien polizia frankistak. Lehenengo bietan ez zen txikizio handiegirik izan, bai hirugarrenean ordea. Taldeko kideak, beste bazkideekin batera, han  ibili ziren hondakinak jasotzen eta dena txukuntzen.

    • Taldearen ibilbide luzeko porrot bakarra 1983an izan zuten, Pasai AntxonGipuzkoan. San Ferminetan, zezen plaza mugikorra jarri zuten eta zezenen aurretik Kixki ta Mixki ta Kaxkamelonek ikuskizuna eskaini behar zuten. Taulara atera zirenean ordea, bertan haurrik ez zegoela eta gehienak helduak eta mozkorrak zirela ikusi zuten. Saioa hasi eta esketx batean, Kaxkamelon eszenatokitik atera zenean, ikusle batek besotik heldu eta esan zion: ¡A ver cuándo acabáis, hijoputas!. Hura izan da, amaitu gabe utzi duten saio bakarra.

    • Don Don Kikilikon saioa  1984ko irailean emititzen hastekoa zen. Baina Euskal Telebista  oraindik sorrera fasean zegoen eta dena atzeratu egin zen. Azkenean, lehenengo atala 1984ko abenduaren 22an eman zuten eta bigarrena abenduaren 29an. Hirugarrena 1985eko urtarrilaren 5ean, errege bezperan zen emititzekoa, baina ETBko langileek greba egin zuten eta grabatuta zegoen atal hori, ez zen inoiz emititu (saio horretan, ETBko zuzendaria zen Luis Aranberri ‘Amatiño’ agertzen zen).

    • Egoera berezietan pertsonaia famatuek ere gure lagunen biki bihurtu izan dira. Iñaki Perurenak Txiribitonen lehengusuarena egin zuen telebistako saio batean eta Xabier EuzkitzekIñaki Muruak eta Millan Telleriak Txirri, Mirri eta Txiribitonen pertsonaiak antzeztu zituzten Euskaldunon Egunkariaren aldeko jaialdi batean.

    • Telebistako lanetan haien lantaldeetan hasi ziren gaur egun hedabideen profesional famatu diren asko: Andoni EgañaJaime OtamendiKarlos Zabala eta Eneko OlasagastiKike Amonarriz… Baita musikari maila handikoak aritu ere: Karlos GiménezAitor AmezagaIñaki SalvadorJoserra SenperenaMixel Ducau… Aktoreen artean, berriz, aipagarriak dira Mikel GarmendiaKontxu OdriozolaJose Ramon SoroizElena IruretaAitzpea GoenagaRamon AgirreJoseba ApaolazaAinere Tolosa