Trikitraka Trikitron + Juniorrak (2002-2010)

Txirri Mirri eta Txirimbiton pailazoak eta Txirri Junior Mirri Junior eta Txiribiton Junior

2002 amaieratik 2010era arte, programa estilo beretsuarekin segitu zuten, baina izena aldatuta. Herriz herri joaten ziren astero-astero Pelipe izeneko trenean. Saioak Trikitraka Trikitron izena zuen eta ordubete irauten zuen. Urtero aldaketa txikiak sartu zituzten, hobetzen jarraitzeko asmoarekin.

Programa egiteko pertsonaia askoren laguntza izan zuten: Moro katuaKakusaiKakusinaGraxiana sorginaJuanita detektibeaElvi sabeliztunaTxan magoaMarsel magoaMaitanePepitto eta Matixa.

20032004 denboraldian Txirri, Mirri eta Txiribiton junior izeneko pailazo gazteen taldea martxan jarri zen. Mikel Otaegi (Xabierren semea) zen TxirriKattalin Ansorena (Jose Ignazioren alaba) Mirri eta Fernando Ruizaktorea zen Txiribiton. Herriz herri kuskizunak eskaintzen hasi ziren eta noizean behin Euskal Telebistako Trikitraka Trikitron saioan ere agertzen ziren.

2005eanPailazokeriak marrazki bizidunetako filma estreinatu zen zinema aretoetan.