Euskal Herriko lehenengoak txertoa jartzen, Txirri, Mirri eta Txiribiton
Abenduaren 28a, astelehena. Begira hiru pailazo zoro hauei gertatu zaien azkena zein den!
Abenduaren 28a, astelehena. Begira hiru pailazo zoro hauei gertatu zaien azkena zein den!
Kaixo lagunok!Escape Room jolasa prestatu dugu zuentzako eta aurkezteko 1993an sortutako “Jolasean ze arraio” abestia moldatu dugu! Oraingoz, bakarra egin dugu, gustatzen bazaizue idatzi zuen iritzia eta agian beste bat sortzera animatuko gara! Hementxe duzue gure lehenengo Escape Room-a:
Lehenago ere nahikoa zoro omen geunden hiru pailazook. Baina orain benetako “zorotegia” dirudi honek! Honen harira eta egoera berri eta larri honi aurre egiteko asmoz eta inor animatzeko balio badu… atal berria sortzea erabaki dugu: “Zorotegia” atalean Txirri, Mirri eta Txiribitonen pasadizo laburrak jarriko ditugu webgunean zuekin elkarbanatzeko. Gurekin edo gu gabe, barre egin! 1. kapitulua: […]
Adiskideok, Euskal Herriko etxeetan dohaitsuak diren artista asko daudelako eta martxoaren 25ean gure urtebetetzea medio, sorkuntza deialdia egin nahi dugu! Haur, gazte, heldu… animatu Txirri, mirri eta Txiribitonen inguruko marrazki, ipuin edo bertso bat egitera, gure 49. urtebetetzea ospatzeko!!! (mezu honen amaieran aurkituko dituzue orain arte bidalitakoak!)Gogora ezazu webgunean gure ibilbideari buruzko informazioa jaso dezakezuela […]
Larunbatekoa bai egun euritsua. Urbilera gerturatu ginen eta a zer nolako harrera egin zeniguten! Paristik etorritako artisten moduan oholtza gainera igo ginenean, Txiribitonikolesterola ere igo zitzaion! Antzezlekua txukun-txukuna jarri ziguten, ondo prestatua gure barrabaskeriak denok entzun eta ikusi ahal izateko. Gainera, aukera paregabea izan zenuten ipurdiak goxo eserita jartzeko, alfonbra gorri eta guzti. Hori bai […]
Tolosan azaroak 9an, arratsaldeko 17:00etan Leidor Aretoan egingo dugun “Xaguxarroski Kondea” saioa EITBk grabatuko du gero telebistako haurrei eskainitako EITB3 katean ikusgai jartzeko asmoz. Oso pozik gaude eta txukun eta polit geratzea nahi dugu. Animatuko al zarete ikustera? Txirri, Mirri eta Txiribitonen abentura berri honetan denetatik egongo da: animaliak, betiko abestiak eta berriagoak, dantzari moñoñoak… […]
Ahotsak.com-en elkarrizketa polita egin diote Aitziber Garmendiari “Gazte Gara Gazte” proiekturako eta lehen galderari emandako erantzunak ilusio berezia egin digu, batez ere Txiribitoni, noski! Elkarrizketa ikusi nahi baduzue hauxe da esteka: https://ahotsak.eus/albisteak/aitziber-garmendia-txiribiton-zen-nire-idoloa/?utm_source=newsletter&utm_medium=email
Egun on!! “Diario Vasco”tik abisatu digute ustekabeko hutsa izan dutela! Gaur arratsaldean ez dugu saiorik Urbilen, haiek hala iragarri badute ere. Beste batean izango da, seguru. Umorez hartuko dugu! Eta arratsaldean gurekin ala gu gabe barre egin!
Lagunok! Zeinen ederki pasa dugun!! Aste honetan udako oporrei agur esan behar diegu! Eta Donostiako Itzurun Konpartsako erraldoi eta buruhandiek bezala, guk ere Zapi zuria abestuz agurtuko dugu! Begira, begira!
Urte Berri ona izan dezazuela, adixkideok! Segi kanta, dantza eta barre algara mordoa egiten! IUFAAAAA!! #Txirrimirrietatxiribiton #emanaldiak #agenda #Xaguxarroskikondea #Xaguxarroski #Zorogaitezen #Irun #Donostia #Sopela #Astrabudua #Erandio #Berango #Urteberrion