Txirri, Mirri eta Txiribiton erretiratu zirenean, juniorrek hartu zuten beraien lekukoa. Orain junior izena kendu eta beraiek bihurtu dira Txirri, Mirri eta Txiribiton ofizial eta bakarrak.
Sortu zirenetik zazpi ikuskizun jarri ditu martxan: Terapia, Dantzan, Txutxupe, Erromirria, Patxistein Doktorea, Zoro Gaitezen eta Xaguxarroski Kondea.
2019ko martxoaren 25ean 47 urte bete zituzten pailazoek.