2001–2002 ikasturtean izan zen Txirri, Mirri eta Txiribitonen 30. urteurrena.
Ikasturte horretan, Barre busa utzi eta Altza porru! saioa egin zuten telebistan. Hau ere asterokoa eta ordubeteko iraupenarekin. Ondorengo urteetan pailazoen telebistako etsai izango zen Kakusai, lehen aldiz, denboraldi hartan agertu zen.
Altza porru! izeneko diskoa ere kaleratu zuten.