Urtetik urtera hobetzen

Kixki Mixki eta Kaxkamelon lehoia eta umeak

1977tik 1981era bitarteko martxa antzekoa izan zen. Urtean behin ikuskizuna berritzen zuten, Donostiako Antzoki Zaharrean aurkeztu eta gero herriz herri zabaltzen zuten. Garai honetan, beste pailazoen esketxak imitatzeari utzi eta beraien gidoi propioak asmatzen hasi ziren. Saioak ere ugarituz joaten ziren urtetik urtera.

1982an hamar urte bete zituen pailazo taldeak eta ospatzeko saio berezia eskaini zuten apirilaren 4ean Donostiako Antzoki Zaharrean. Gainera, urte berean, bigarren diskoa kaleratu zuten Trikitraka Trikitron.