Belaunaldi aldaketa (2012-2013)

2012 urtean, Txirri, Mirri eta Txiribitonek 40 urte bere zituzten 1972an sortu zirenetik.

Data berezi hori ospatzeko, pailazo zahar eta gazteek, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin40 urteko algara izeneko emankizuna estreinatu zuten. Bi belaunaldiek batera egindako ikuskizun honekin bira bat egin zuten Euskal Herriko hiru hiriburuetan eta arrakasta handia lortu zuten.

20122013 urteetako Gabonetan aktore zaharrek erretiroa hartzea erabaki zuten. Horretarako, Agur barrez ikuskizuna sortu eta 30 bat saio eman zituzten Euskal Herrian zehar. Ikuskizun honetan ere pailazo zaharrak eta gazteak batera aritu ziren, erreleboa ematen zietela eta euskal barrea pizturik mantentzeko lekukoa pasatzen zietela adierazteko.

Txirri, Mirri eta Txiribiton zaharren azkeneko saioa 2013ko urtarrilaren 6an izan zen Igorren.