Funtzioa (1989-1991)

Txirri Mirri eta Txiribiton pailazoak EITB Funtzioa programan sazona

Sakontzeko, irakurri: «Funtzioa (ETB1)»

Lau urtez Don Don Kikilikon egin eman ondoren, nekatuta zeuden pailazoak eta telebista mundua uztea erabaki zuten. Orduan azkeneko saioaren grabaketaren ondoren, agur modura show bat egin zuten Miramongo bulegoetan. Ikuskizun hura Mikel Lejarzak ikusi eta Euskal Telebistarako helduentzako saio bat egiteko eskatu zien Xabier Otaegiri eta Jose Ignazio Ansorenari. Behin baino gehiagotan esan zuten ezetz, baina azkenean, horrenbeste aldiz eskatu eta gero onartu egin zuten eskaria. Orduan Funtzioa sortu zuten, Xabier eta Piterren show-a. Ostiral iluntzetan, zuzenean ematen zen helduen umore saioa.

Arrakasta handia izan zuten eta hiru denboraldi egin zituzten (1989ko ekainetik otsailera19891990 denboraldia eta 19901991 denboraldia). Guztira 141 saio. Programa honetako hiru ataletan (Eguberrietako berezi batean, pailazoei eskainitako berezi batean eta haurrei eskainitako berezi batean) Txirri, Mirri eta Txiribiton ere agertu ziren.