Kontratazioa eta zalantzak
Hiru emanaldi eskaintzen ditugu:
Zoro Gaitezen
Antzerkia, pailazotza eta batez ere martxa uztartzen dituena. Taldearen betiko kantak abestuko dituzte, “Paristik Natorren”, “Txirri, Mirri eta Txiribiton”, “Altza Pelipe”, etab. Obra aproposa herriko jaietan, frontoietan, nahiz kalean egiteko (antzokirako molda liteke).
Bart non ote nintzen ni?
1988an kaleratutako “Bart, non ote nintzen ni?” abestia abiapuntu, Euskal Herrian zehar ospatzen diren jai eta tradizioen alde politak zein astakeriak (lapurretak, jipoiak, txapelketa eroak) plazaratzen dituen kale formatuko saioa da. Danborrada, Zeledon, Marijaia, San Fermin eta Maskarada dira, besteak beste, protagonistak.
Antzoki formatuko saioa bada ere, kaleetan egiteko moldagarria da. Eta egin izan dugu.
Pailazo!
Txirri, Mirri eta Txiribitonek pailazoak garela ospatu nahi dugu, Kixki, Mixki eta Kaxkamelon izenez duela 50 urte hasi baitzen taldea. Pailazoa, klowna, zirkoan sortu zela diote askok. Zoriz sortu omen zen, gainera, eta barrea eragiten duen figura izan da gaur arte. Horixe aldarrikatu nahi dugu ikuskizun honetan. Xelebrekeriez gain, taldearen abesti ezagun batzuk eta ez hain ezagunak abestuko ditugu “Paristik Natorren”, Txirri, Mirri eta Txiribiton”, “Altza Pelipe”, etab. Obra aproposa da antzokietarako, eta kalerako ere molda liteke.
Informaziorik nahi? Zalantzaren bat duzu? Pailazoak kontratatu nahi akaso? Jar zaitez gurekin harremanetan!
Gure posta elektronikoa: txirrimirritxiribiton@gmail.com
Eta noski, telefonoz ere hitz egin dezakegu: 623 179 528
