Sorrera

1975 Kixki Mixki eta Kaxkamelon pailazoak

Xabier OtaegiJose Ignazio Ansorena eta Andoni Ezeiza Donostiako Parte Zaharreko Kresala elkartean euskara sustatzeko lanetan hasi ziren 1970eko hamarkada hasieran. Jolasak, lehiaketak, antzerkia, txokolatadak… antolatzen zituzten. Behin ordea, 1972an, umeentzat euskarazko ikuskizunik ez zegoela ikusi, eta hutsune hori betetzeko asmoz, pailazo taldea sortu zuten: Kixki, Mixki eta Kaxkamelon.[1]

Pailazoak sortzerako garaian, eskema klasikoa erabili zuten: pailazo azkarra (Kixki), lehenengo inozo eta bihurria (Mixki) eta bigarren inozo eta lasaia (Kaxkamelon). Izenak asmatzeko berriz, Donostian haurrek zozketa egiteko erabiltzen zuten abesti batean oinarritu ziren:

Xabier Otaegik egiten zuen Kixkiren pertsonaia, Jose Ignazio Ansorenak Mixkirena eta Andoni Ezeizak Kaxkamelonena. Beraien lehenengo emanaldia 1972ko martxoaren 25ean eman zuten Donostiako Kresala elkartean, 18-19 urte zituztela.

Pako Etxebeste apaizgaiaren laguntzaz hasi ziren haurrak gozarazteko, pailazo lanetan. Pakok lehendik pailazo lanak egiten zituen, gaztelaniaz eta asko lagundu zien hasieran. Gidoi batzuk eman eta ideia ere eskaini zizkien.

1974ko urtarrilean Xabier Otaegi soldaduskara joan zen Afrikako Ceutara eta urtebetez, Pako Etxebestek bete zuen Kixkiren papera. Aurrerago, Xabier bueltatutakoan ere, noizean behin egin izan zituen Mixki eta Kaxkamelonen pertsonaiak laguntza behar zutenean. Xabier 1975eko martxoan itzuli zen soldaduskatik eta gogor segitu zuten berriro lanean. Geroz eta emankizun gehiagotarako deitzen zieten eta urte horretan 30 saio eskaini zituzten Euskal Herri osoan barrena.

1975eanHerri Gogoa disketxearekin beraien lehenengo diskoa grabatu zuten: Kixki, Mixki ta Kaxkamelon. Argitaratu ordea, aurrerago, 1976an egin zen. Diskoak arrakasta izugarria izan zuen eta orduan egin zuten famatu hain ezaguna den Pintto-pintto abestia.