Eguna

Nov 13 2021
Expired!

Ordua

18:00 - 19:00

Tolosako Leidorren eta EITB3k grabatua eta JundaJo txarangarekin!

Azaroaren 13an, larunbata, arratsaldeko 18:00etan, Tolosako Leidor aretoan izango gara. “Bart non ote nintzen ni?” ikuskizuna eskainiko dugu. Pandemia honek arrasto latzak utzi dizkigun honetan ez dugu aukera izan festak ganoraz ospatzeko. Horregatik eramango ditugu Euskal Herriko jaietan egiten diren ospakizunak Leidor Antzokira. Bertan izango dira, zamalzaina, Zeledon, Marijaia, buruhandiak eta baita zezenak ere. Festarako prest?

Gainera, JundaJo txarangako lagunak etorriko dira giroa berotzera eta EITB3k grabatuko du saioa eta ondoren “Nahieran” ala telebistan ere ikusi ahal izango duzue gerora noiznahi.

Sarrerak eskuratzeko: EGIN KLIK HEMEN.

Etorri familia guztia gurekin barre itzelak egitera!

Bart non ote nintzen ni?

Hurrengo saioak hemen.

The event is finished.