Xaguxarroski Kondea

Tolosakoa Eitbk grabatuko du

Tolosan azaroak 9an, arratsaldeko 17:00etan Leidor Aretoan egingo dugun “Xaguxarroski Kondea” saioa EITBk grabatuko du gero telebistako haurrei eskainitako EITB3 katean ikusgai jartzeko asmoz. Oso pozik gaude eta txukun eta polit geratzea nahi dugu. Animatuko al zarete ikustera? Txirri, Mirri eta Txiribitonen abentura berri honetan denetatik egongo da: animaliak, betiko abestiak eta berriagoak, dantzari moñoñoak… […]

Aitziber Garmendia: “Umetan Txiribiton izan nahi nuen, gizona eta potoloa”

Ahotsak.com-en elkarrizketa polita egin diote Aitziber Garmendiari “Gazte Gara Gazte” proiekturako eta lehen galderari emandako erantzunak ilusio berezia egin digu, batez ere Txiribitoni, noski! Elkarrizketa ikusi nahi baduzue hauxe da esteka: https://ahotsak.eus/albisteak/aitziber-garmendia-txiribiton-zen-nire-idoloa/?utm_source=newsletter&utm_medium=email