Tolosako Leidorren eta EITB3k grabatua!

Azaroaren 13an, larunbata, arratsaldeko 17:00etan, Tolosako Leidor aretoan izango gara. “Bart non ote nintzen ni?” ikuskizuna eskainiko dugu. Pandemia honek arrasto latzak utzi dizkigun honetan ez dugu aukera izan festak ganoraz ospatzeko. Horregatik eramango ditugu Euskal Herriko jaietan egiten diren ospakizunak Leidor Antzokira. Bertan izango dira, zamalzaina, Zeledon, Marijaia, buruhandiak eta baita zezenak ere. Festarako […]