“Bart non ote nintzen ni?” Ikuskizuna EITBk grabatuko du

Azaroaren 13an, arratsaldeko 17:00etan, Tolosako Leidor Aretoan izango da “Bart non ote nintzen ni?” ikuskizunaren emanaldia. Ordubete inguruko iraupena du eta familia osoarentzat prestatutako espektakulua da. Inspirazio iturri izan genuen kanta entzuteko sakatu hemen.

Pandemia egoera latzak geure hiri zein herrietako festak ospatzea eragotzi digun honetan gogoratu nahi ditugu hauek denak. Esketx barregarrien artean azalduko dira jaietako protagonistak. Zeledon, Marijaia, zezenak… Betiko Txirri, Mirri eta Txiribitonen abestiak tartekatuz.

EITBk grabatuko du saioa ondoren telebistan zein Nahieran ere ikusi ahal izateko. Lehenago ere gauza bera egin genuen “Xaguxarroski Kondea” emankizunarekin eta atseginez hartua izan da.

Bestalde, sarrerak eskuratzeko aukera daukazue jada. Egin klik hemen.

Hurrengo emankizunak agendan iragarriko ditugu.