Gure Txirri, Mirri eta Txiribiton Zaharrak, betikoak, elkartu egin dira Eitbren 40 urteurreneko ospakizun programaren harira. Ikusteko gogoa baldin baduzue, abenduaren 31an izango da ikusgai, 40 urteurrenari eskainitako programa berezian. Gainera, laster 50 urte egingo dira Txirri, Mirri eta Txiribiton Zaharrek lehen euskal pailazo taldea sortu zutenetik, martxoaren 25ean, hain zuzen ere. 1972 urtean, Donostiako Kresala Elkartean, Kixki, Mixki eta Kaxkamelonek egin zuten lehen saioa, ondoren, Txirri, Mirri eta Txiribiton izango ziren horiek.