Zoro – zoro

Zoro Gaitezen Urbilen Txirri Mirri eta Txiribiton

Larunbatekoa bai egun euritsua. Urbilera gerturatu ginen eta a zer nolako harrera egin zeniguten! Paristik etorritako artisten moduan oholtza gainera igo ginenean, Txiribitonikolesterola ere igo zitzaion!

Antzezlekua txukun-txukuna jarri ziguten, ondo prestatua gure barrabaskeriak denok entzun eta ikusi ahal izateko. Gainera, aukera paregabea izan zenuten ipurdiak goxo eserita jartzeko, alfonbra gorri eta guzti. Hori bai iskanbila! Hiru pailazook, festa gogoa lasaitu ezinean, ehundaka lagunen artean, dantzan, algaran eta kantan ibili ginen!

Bihotz-bihotzez eskertu nahi dizuegu han izan zineten txiki eta famili guztiei!!! Eskerrik asko eguneroko eginbeharrez ahaztu eta ondo pasatzeko tartea hartzeagatik. Magoek bezala elkarren artean magia egin genuen.  Gora erokeria, gora ero-haizea eta bizipoza!