Saski baskonia

Urte berria gogoz hasteko, Saski Baskonia euskal saskibaloi taldearen partidan izango gara urtarrilaren 3an. Kirol jarduna 20:30etan hastekoa da. Taldeak lehen zatia jokatutakoan esketx barregarria eta abesti polita aukeratu ditugu zuekin barre egiteko eta elkarrekin kantatzeko. Bai haurrek eta bai helduek ere, pailazokeriez eta aspaldiko kanta batez gozatzeko aukera izango duzue.

Etorri animatzera eta arratsalde ederra familian pasatzera!

Beste saioen inguruko informazioa gure agendan.