anima zaitez gurekin online sortzera!

online sortu gurekin txirri mirri eta txiribiton sorkuntza dieladia martxoaren 25a arte

Adiskideok, Euskal Herriko etxeetan dohaitsuak diren artista asko daudelako eta martxoaren 25ean gure urtebetetzea medio, sorkuntza deialdia egin nahi dugu!

Haur, gazte, heldu… animatu Txirri, mirri eta Txiribitonen inguruko marrazki, ipuin edo bertso bat egitera, gure 49. urtebetetzea ospatzeko!!! (mezu honen amaieran aurkituko dituzue orain arte bidalitakoak!)Gogora ezazu webgunean gure ibilbideari buruzko informazioa jaso dezakezuela eta dezenaka bideo ikusi!

Bidali zuen proposamena(k) gure sare sozialetara edota gure helbide elektronikora (txirrimirritxiribiton@gmail.com) Martxoaren 25a baino lehen. Egun horretan oparitxo batzuk zozketatzeko aukera izango dugu!!

Bitartean gure azken saioa, Xaguxarroski Kondea, ikusi nahi? EitB Nahieran: https://labur.eus/lwS21

Ondo pasa eta animo familiak!

ZOZKETAREN IRABAZLEAK
 
 Maddi, Ibon, Jose, Jurgi eta Natale izan dira zozketaren irabazleak eta bakoitzak kamiseta bat 🎀👕 irabazi du. Dena den, parte-hartzaile guztiek DVD bat jasoko dute. ☝️📀🎀
 
 
hemen zozketarem bideoa: