Laster arte, Juanba

Juanba Berasategi joan zaigu heriotzaren bidaia luzean. Ongi betetako lanaren atseginez joan da ziur aski, bera zeregin berriez arduratuta bazegoen ere. Guk lankide eta adiskide izan dugu aspalditik. Elkarrekin egin genuen Txirri, Mirri Txiribiton eta tronbon filme laburra. Pailazokeriak filme luzea ere bai. Eta makina bat ipuin. Baina batez ere ez ditugu ahaztuko berarekin izandako […]

Gure abesti eta diska guztiak on-line daude jada!

Lagunok!! A ze poza! Gure abesti eta diska guzti-guztiak ON LINE daude jada! Edozein momentutan entzun ditzazuen! Sartu, entzun eta abestu gurekin!  IUFAA! SPOTIFY iTUNES APPLE GOOGLE PLAY MUSIC … #Spotify #iTunes #Amazon #Google Music Play #Lasfm #Deezer #pailazo #euskal #musika #euskara 

45 urte barrea zabaltzen!

Kaixo, moñoñoak!   Gaur, martxoak 25, egun berezia da guretzat… GURE URTEBETETZEA DA! UUUJUJUJUJU AAJAJAJAJA! 45 urte bete ditugu gaur Txirri, Mirri eta Txiribitonek! Beraz, gozatu eguna eta ederki pasa dezazuela gure omenez! IUJUUUUU!!   GURI ZORIONAK!

Mantangorrin gure erreportaia!

Begira zeinen erreportaje dotorea egin diguten @Berria egunkariko #Mantangorri gehigarrian!   201703018 Mantangorri

Kresala Elkartea, ZORIONAK eta urte askotarako!

Donostiako Kresala Elkarteak 50 urte bete ditu! ZORIONAK!  Horregatik, hainbat ekitaldi eta jarduera antolatu dituzte eta horien artean, larunbatean Antzoki Zaharrean egindako ikuskizun familiar bikoitza: Buba eta Bubu, Kresala Dantza taldearen eskutik eta Patxistein Doktorea, Txirri, Mirri eta Txiribitonen ikuskizun berria! Primeran pasa genuen! Hara ikuskizunaren amaieran ateratako argazkietako bat!

BARKATU ERAGOZPENAK, WEBGUNEA HOBETZEKO LANEAN ARI GARA

Barkatu moñoñoak! Webguneko edukia hobetzeko lanean ari gara! Bitartean, gure saioen berri eta guri buruzko informazio eguneratua ikusi nahi baduzue, kontsultatu gure beste sare sozialak: Facebook Twitter Instagram … Laster arte!

Eskerrik asko, Mateo!

Lagunok, ikusi al dezue zeinen marrazki politak opari zizkigun gure adixkide Mateok?   A ze artixta, eeh!   Mateo moñoño, eskerrik asko!

Gora Ihauteriak!

Zeinen ederki pasa genuen Igorren Patxistein Doktorearen ikuskizuna eskainiz! Gogoratu otsailaren 18an, igandea, 12:00etan Ihauteriei ongietorria emango diegula Tolosan!   Kalejiran joango gara Tolosako kaleetan barrena dantzan, saltoka eta abestuz Leidor aretoraino iritsi arte! Eta bertan, Haur jaialdian izango gara. Zatozte zuen mozorro polit, moñoño eta dotoreenak jantzita!   IUFAAA!!

A ze eguraldi kaxkarra!

IUFAA! Etxean goxo goxo Txirri, Mirri eta Txiribitonen bideoak Eitb Nahieran ikusteko eguraldi aproposa! www.eitb.tv/eu (Bilatzailean “Trikitraka” jarri eta lixto! ;D)