WEB DENDA ABIAN DUGU JADA!!

ADISKIDEOK!! GURE WEB DENDA JADA JARRI DUGU MARTXAN!!

 

Asko zarete gurekin emailez kontaktuan jarri edo pertsonalki hurbildu eta gure produktuak non eskuratu zenitzaketen galdetu diguzuenak. Horregatik, web denda jarri dugu martxan.

 

Bertan, Txutxupe DVD berria, Terapia DVDa, eta beste hainbat gauzatxo jarri ditugu eskuragarri. Pixkanaka gehitzen joango gara.

 

Ea gustoko duzuen!

 

IUFAAAA!!

Ikusi denda

KARAOKEA!

abesti ditugu eta pixkanaka gehio gehitzen ari gara!

Abestu dezagun!

BIDEOAK!

bideo ditugu dagoeneko eta pixkanaka gehitzen ari gara!

Ikusi bideoak!

Ikusi! Ikusi! Otsailaren 20ean Urbilen eskaini genuen saioa!

Emanaldiak

Primeran pasa genuen Urbilen ERROMIRRIA ikuskizuna eskaintzen!! Hura haurrez eta nagusiz beteta zegoen!

Han ibili ginen arratsaldea kantan, dantzan, barrez eta jolasean etengabe!

 

Ikusi zeinen bideo politta grabatu zuten Urbileko gure adiskideek!

 

Mila esker moñoñoak!!!

Laster arte!!!

 

Musde Kakamokordo jaunak supermerkatu kate berria irekiko du!

AlbisteakEmanaldiak

ADISKIDEOK! Gaur izango da 1.go MOKORDONA supermerkatuaren inaugurazioa TAFALLAN, Hortanko kalean!! Zatoz eta eskuratu produkturik erakargarrienak!!

Dakizuen bezala, Musde Kakamokordo Jauna, negoziante hutsa da. Pentsa eta pentsa ibili ondoren, Supermerkatu kate berria irekitzea erabaki du!! MOKORDONA du izena eta bertan bere produktuak salduko ditu: Goxokakak, kakizozkiak, kakapastelak, kakedariak, … denetarik!!!

Gaur izango da Musderen 1.go supermerkatuaren inaugurazioa TAFALLAN, Hortanko kalean!! Zatoz eta eskuratu produkturik erakargarrienak!!

 

Ikusi informazio gehiago

 

ABENDUAK 27, 18:00etan SESTAON!! TXUTXUPE!!

Emanaldiak

Sestaoko Musika Eskolan egoteko irrikitan gaude!! Gora Sestao! Gora Txutxupe!

Emanaldirako sarrerak Musika Eskolako sarrerako takilan bertan jarriko dira salgai gaur arratsaldeko 16:30etan!!

Sarrerak 3€tan!!

Zatozte!!

Abenduaren 23an, 16:30etan, Lezoko Gezala auditoriumean!! TXUTXUPE!

Emanaldiak

Abenduaren 22an Beasaingo Igartzako Jauregian primeran ibili ginen Erromirria saioarekin!! Leku zoragarri eta majikoa!

Abesten, barrez eta dantzan gelditu gabe izan ginen!!

Mila esker bertan egon zinetenei!! Moñoñoak!

Abenduaren 23an berriz Lezon izan ginen Gezala Auditoriumean 16:30etan Txutxupe ikuskizunarekineta izugarri ondo pasa genuen!! Gora Lezo ta Lezotarrak!! Iufaaa!!