Lehenago ere nahikoa zoro omen geunden hiru pailazook. Baina orain benetako “zorotegia” dirudi honek!
Honen harira eta egoera berri eta larri honi aurre egiteko asmoz eta inor animatzeko balio badu… atal berria sortzea erabaki dugu: “Zorotegia” atalean Txirri, Mirri eta Txiribitonen pasadizo laburrak jarriko ditugu webgunean zuekin elkarbanatzeko.
Gurekin edo gu gabe, barre egin!
1. kapitulua: Aspertzen ari naiz. Ixo!
2. kapitulua: Balkoietik 38. urtebetetzea ospatzen!
3. kapitulua: Txirriren past-ela
4. kapitulua: Piterren Pintto Pintto bertsio zoroa
5. kapitulua: Txiribiton bideobiziatuta (1994)
6. kapitulua: “Liburuak zer diren nahi baduzu jakin, azalak zabaldu eta bidaiari ekin”. 📙📔📘✈️☁️☀️☁️
8. Kapitulua: Kaixo Lagunok! Escape Room jolasa prestatu dugu zuentzako eta aurkezteko 1993an sortutako “Jolasean ze arraio” abestia moldatu dugu! Animatu jolastera hemen!
9. kapitulua. Oraingoan, duela 43 urtek Kixkik esandakoa gogora ekarri dugu: “une ilunaren negarrak ez digu ez itxaropena hustuko”☝️💪 gora bihotzak! ❤️
10. kapitulua: Amonari bixita 🏠👵egin eta erreflexio sakonean sartu gara: nor ote izakirik indartsuena?☁️🌬️🏞️🦡 … Eta zuek, zer uste duzue?
11. kapitulua: “Kukuak kantatzen du, maiatzean kuku!” Maiatza bukatzen ari den moduan “Zorotegia” atala ere bukatzen ari da. 😓 Proposamen batekin gatoz.☝️ Hurrengo asteko “Azken kapitulua” zuek bidalitakoekin osatu nahi dugu. Animatu eta bidali zuen kanta, marrazkia, nahi duzuena! 📥🖌✏️🎥📷
Laburpena: Kaixo lagunok! ZOROTEGIA atalari bukaera eman genion eta hementxe duzue bideo laburpena zuek bidalitako bideo moñoñoekin! Mila esker guztioi! ZORoAGARRIAK zarete!