Kaixo lagunok!
Txutxupe abestiaren bideoklipa grabatuko dugu Ttalakako lagunekin batera! Zuen laguntza nahi dugu!!
Kresala Elkartean izango da kontua. Martxoaren 28an izango da, larunbata, eta 10:30etan puntual hasiko dugu grabaketa, beraz, ahal baduzue pixkat lehenago etorri. 11:30etarako amaitu nahi dugu, mokadutxoa hartzera gonbidatuko zaituztegu denok eta ondoren kalejiran joango gara Konstituzio plazara, han ospatzen baita Donostian ere Euskaraz festa! Zuek Txirri, Mirri eta Txiribitonez jantzita etortzera gonbidatu nahi zaituztegu, ahal ezin duenak sudur gorri bat edo sudurra gorriz margotuta badu ere pozik! Ederki pasako dugu! Eskerrak emateko, mokadutxoaz gain, gure DVD berria, TERAPIA opari nahi dizuegu!