Azaroaren 13an, Tolosako Leidor Aretoan grabatu zuen Eitbk bertan egindako “Bart non ote nintzen ni?” saioa. Jendez lepo zegoen (unean ahal zena, behintzat) eta giro aparta sortu zen.
Gainera, “Jundajo Txaranga”ko lagunak izan ziren gurekin eta denoi barruraino iritsi zitzaigun jarri zuten festa atmosfera.
Gogo handia dugu telebistan ikusteko! Zuek ere bai?
Martxoaren 27an izango da, eguerdiko 14.30ak inguru, “Ene Kantak” eta arratsaldeko filmaren artean, “Eitb3“n. Eta gero… noiznahi “Nahieran” ikusteko aukera ere izango dugu denok.