Juanba Berasategi joan zaigu heriotzaren bidaia luzean. Ongi betetako lanaren atseginez joan da ziur aski, bera zeregin berriez arduratuta bazegoen ere. Guk lankide eta adiskide izan dugu aspalditik. Elkarrekin egin genuen Txirri, Mirri Txiribiton eta tronbon filme laburra. Pailazokeriak filme luzea ere bai. Eta makina bat ipuin.
Baina batez ere ez ditugu ahaztuko berarekin izandako solasaldi ero eta pailazotsuak. Barre asko egin genuen elkarrekin. Saharako nazioarteko Zinemaldira egin genuen bidaia gogoan iltzatuta dugu.
Juanba: gugan biziko zara. Besarkada gozoa etxekoentzat. Laster arte.