Hurrengo urteetan Xabier Otaegik eta Jose Ignazio Ansorenak Andoni Ezeizarekin zuten harremana hozten joan zen eta 1984ko urtarrilaren 20an beraien azkeneko saioa eman zuten Donostiako Antzoki Zaharrean. Aurrerago, beraien arteko erlazioa okertzen joan eta haserretu egin ziren. ekainaren 6ko iluntzean, Xabier eta Jose Ignaziok Andoniri esan zioten ez zutela berarekin taldean jarraitu nahi eta honek uztea erabaki zuen.
Kixki, Mixki eta Kaxkamelonek 13 urte eman zituzten Euskal Herri osoan barrena beraien saioak eskaintzen. Lehenengo urte horietan guztietan zentimorik ere kobratu gabe ibili ziren. Saioetako gastuen dirua bakarrik eskatzen zuten, beraientzat irabazirik lortu gabe.