Funtzioa burutzeko enpresa bat sortu zuten: Ikuskin S.L. Bertan sartu zuten IZ disketxeko Fernando San Jose ere. Hurrengo urteetan enpresak hark antolatu zituen Txirri, Mirri eta Txiribitonen proiektu guztiak. Enpresarekin egitura handiko jaialdiak antolatzeko erraztasuna hartu zuten eta hainbat egin zituzten hurrengo urteetan. Garrantzitsuenetakoak bi.
- 1990ekouztailaren 15ean, Donostiako Belodromoan, Euskaldunon Egunkariaren alde egindakoa. Adiskide zuten Joxe Miel Zumalabek eta Egunkaria Sortzen taldeak eskatuta, Euskaldunon Egunkariaren alde ia 15.000 mila ikusle bildu zituzten. Jaialdi hartarako Zapi zuria abesti famatua egokitu eta Egunkaria aurrera bihurtu zuten. Hark eman zion abiada Euskaldunon Egunkariaren egitasmoari, gaur egun Berria
- Gasteizko Araba Arenan (gaur egun Buesa Arenadeitua) 1997ko abenduaren 18an egin zutena: egun bakar batean, goiz eta arratsaldeko funtzioetan, 8.000 haur baino gehiagoren aurrean aurkeztu zuten saioa.