Tolosako Leidorren Haur Jaialdia!
Lagunok!
Aurten ere Tolosako AizOrratz Elkarteak antolatutako Haur jaialdian izango gara! Otsailaren 22an, larunbata, goizez, honako plana izango dugu:
11:45etan AizOrratz Elkartetik kalejira abiatuko da Tolosako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin eta elkarteko txarangarekin.
12:00etan Trianguloan Txirri, Mirri eta Txiribiton batuko dira kalejirara.
12:30ean Haur Jaialdia ospatuko dugu Leidor Antzokian.
Sarrerak lortzeko informazioa hemen: https://www.aizorratz-veleta.com/haur-jaialdia
Animatu! Gora iñauteriak!