Lau urtez aritu ziren saioa egiten, 1984tik 1988ra arte. Telebistak lan asko eskatzen zuen eta lehenengo urteetan herriz herri ibiltzeari utzi zioten. Hala ere, 1986an, telebistako lana eta antzerkikoa uztartu eta berriro herrietara joaten hasi ziren, garai batean egin zuten bezalaxe. Hauek izan ziren hurrengo urteetako antzezlanak: Sorginaren kobazuloan (1986), Galtza lapurra (1987), Pantera beltza (1988–1989), Patxistein doktorea (1990–1991), Melokotonio eta olinpiadak (1992–1993) eta Xaguxarroski kontea (1994–1995). Hurrengo ikasturtean, 25. urteurrena bete zuten eta ospatzeko, beraien saiorik kuttunena errepikatu zuten: Pantera beltza (1996–1997). Aurrerago berriz, Barre egin (1998)