Tolosa da hurrengoa!!

AlbisteakEmanaldiak

Terapia emanaldia egingo dugu otsailaren 15ean, 18:00etan, Tolosako Leidorren. Sarrerak salgai jarriko dira laster, emango dizuegu berri gehiago. Oraingoz dakigun bakarra da EITBk grabatuko duela! Beraz, etorri denok moñoño moñoño!!!

Karaokea martxan!

Albisteak

Karaoke atala estreinatu dugu! Bertan Txirri, Mirri eta Txiribitonen abestiak abestu ahal izango dituzu, eszenatokian izango bazina bezala! Lagunekin, gurasoekin, lehengusuekin… baita bakarrik ere! Mugikorrean erabili daiteke, edonora eraman ahal izango duzu karaokea! Ez lotsatu eta eztarria berotu Txirri, Mirri eta Txiribitonekin! KARAOKEA

Ongietorri!

Albisteak

Adiskideok, oso pozik gaude gure webgune berria zuekin konpartitu dezakegulako! Gurekin esnatu, gurekin denbora pasan ibili, gozatu, kantatu, dantzatu, lokartu ere egin dezakezu! Karaokea, lehiaketak, argazkiak, etengabeko ausazko bideoa… zer gehiago behar dugu barre egiteko? Sare sozialetan ere topatuko gaituzue ( twitter, facebook), beraz, ez galdu gure pista, aurrerantzean gauza asko dugulako egiteko elkarrekin!