Barre busa (1999-2001)

Milurtekoa amaitzeko Barre busa telebista saioarekin jarraitu zuten telebistan (1999 eta 2001 artean). Telebistan lan egitea eta herriz herri ibiltzea ez ziren bateragarriak eta beraz, saioan berrikuntza bat sartzea erabaki zuten. Barre busa telebistako estudio batean grabatu beharrean, herrietako antzokietan egin zuten. Horrela, telebistako saioa grabatzeaz gain, Euskal Herria zeharkatzen zuten herriz herri. Programa asteroko ematen zuten eta ordubeteko iraupena zuen.

Horrela jarraitu zuten, telebistako saioak egiten herriz herri, hurrengo urteetan ere. Barre busaAltza porru! eta Trikitraka Trikitron saioetan.