Maiatzaren 22an Mugerren emanaldia! Txutxupe!

Kaixo denoi! Maiatzaren 22a erreserbatu! Goizeko 11etan Txutxupe saioa egingo dugu Mugerreko Haitz Ondoa aretoan. Iristeko jarraibideak hauexek dira: – A63 autobidea utzi 5.1 irteeran, A64 autobidera zuzenbidean. – A64 autobidean 1. irteera hartu Mouguerre Bourg. – Mugerre herrian sartu eta herria zeharkatu, Eliza pasa eta herriaren bukaeran topatuko duzue Haitz Ondoan aretoa.