TXIRRI, MIRRI ETA TXIBITON. EUSKAL PAILAZOTZAK 50 URTE

Txirri, Mirri eta Txiribiton 50 urte

1972. urteko martxoaren 25ean lehen ikuskizuna egin zuten Kixki, Mixki eta Kaxkamelon pailazoek Donostiako Parte Zaharreko Kresala Elkartean. Xabier Otaegi, Piter Ansorena eta Andoni Ezeiza ziren aktoreak. Saio hura euskal pailazotzaren abiapuntu gertatu zen. Izen horiekin edo geroagoko Txirri, Mirri eta Txiribiton berrituez, Andoniren ordez Txema Vitoria hasi baitzen, Euskal Herrian barrena hamaika ikuskizun, Euskal Telebistan makina bat saio egin eta euskal musika jorratu dute, eta haurrei eskainitako errepertorio zabala eta landua osatu.

Egun, Txirri, Mirri eta Txiribiton pertsonaien azpian beste aktore batzuk gaude, Peru eta Kattalin Ansorena, eta Juanma Zaldua, eta gogo onez jarraitzen diogu barrea eragiteko jardunari. 50 urte hauetako ibilbidea ospatu nahi dugu era honetan:

1. Kresala Elkartean ospakizuna. Martxoaren 27an, igandean, 12.30etan, saio txikia egingo dugu gure pertsonaiak jaio ziren aretoan bertan. Silvia Baltasarrek sortu berri dizkigun jantzi dotoreak estrainekoz erabiliko ditugu egun horretan.

2. 50. urteurrenari eskainitako Zapi zuriak ere sortu ditugu Eider Eibarren diseinuarekin eta Bichobichejok ekoiztuta.

3. Ikuskizun berria estreinatuko dugu udazkenean. Pailazo izenburua izango du, gure sorburu den clownari eskainia izango baita. Txirri, Mirri eta Txiribitonenbetiko kantak ere saioan agertuko dira.