DVD honetan Euskadiko Antzerki Sareak beren katalogoan sartu duen Txirri, Mirri eta Txiribitonen “Txutxupe” obra eskaintzen dizuegu. Bertan, jolasa eta jolaserako gonbitea izango dira protagonistak, eta kantuz eta esketxez blai egongo da.: Altza Pelipe bezalako abesti mitikoez gain, kanta berriak ere eskainiko dituzte, Txutxupe eta Zenbat kilo itsusi? gisakoak.

Txirri, Mirri eta Txiribiton hiru pailazo adiskideak jolasean aritzen dira sarri. Baina bizitzan bezala, jolasean ere elkarri tranpatxoak egiten dizkiete. Horixe da Txutxupe oihukatzeko unea! Lagun berria ere izango dute: Musde Kakamokordo enpresaria! Txantxa giroa eta barregurea ziurtatuta daude Txirri, Mirri eta Txiribitonen ikuskizun berri honetan.

Esketxak:

Fokoen matxinada · Agur puzkarrontzia · Nazioarteko Txapelaren Eguna · Behatza eta Mukia · Abesbatzen negozioa · Musde Kakamokordoren karrotxoa · Zezenak

Abestiak:

Txutxupe · Salatari kontakatilu · Zenbat kilo itsusi? · Musde Kakamokordo · Altza, Pelipe!