Laster arte, Juanba

Albisteak

Juanba Berasategi joan zaigu heriotzaren bidaia luzean. Ongi betetako lanaren atseginez joan da ziur aski, bera zeregin berriez arduratuta bazegoen ere. Guk lankide eta adiskide izan dugu aspalditik. Elkarrekin egin genuen Txirri, Mirri Txiribiton eta tronbon filme laburra. Pailazokeriak filme luzea ere bai. Eta makina bat ipuin. Baina batez ere ez ditugu ahaztuko berarekin izandako… Read more »

Gure abesti eta diska guztiak on-line daude jada!

Albisteak

Lagunok!! A ze poza! Gure abesti eta diska guzti-guztiak ON LINE daude jada! Edozein momentutan entzun ditzazuen! Sartu, entzun eta abestu gurekin!  IUFAA! SPOTIFY iTUNES APPLE GOOGLE PLAY MUSIC … #Spotify #iTunes #Amazon #Google Music Play #Lasfm #Deezer #pailazo #euskal #musika #euskara 

45 urte barrea zabaltzen!

AlbisteakBideoak

Kaixo, moñoñoak!   Gaur, martxoak 25, egun berezia da guretzat… GURE URTEBETETZEA DA! UUUJUJUJUJU AAJAJAJAJA! 45 urte bete ditugu gaur Txirri, Mirri eta Txiribitonek! Beraz, gozatu eguna eta ederki pasa dezazuela gure omenez! IUJUUUUU!!   GURI ZORIONAK!

Kresala Elkartea, ZORIONAK eta urte askotarako!

AlbisteakArgazkiakEmanaldiak

Donostiako Kresala Elkarteak 50 ute bete ditu! ZORIONAK!  Horregatik, hainbat ekitaldi eta jarduera antolatu dituzte eta horien artean, larunbatean Antzoki Zaharrean egindako ikuskizun familiar bikoitza: Buba eta Bubu, Kresala Dantza taldearen eskutik eta Patxistein Doktorea, Txirri, Mirri eta Txiribitonen ikuskizun berria! Primeran pasa genuen! Hara ikuskizunaren amaieran ateratako argazkietako bat!