Kilometroak 2013 Argazkiak

AlbisteakArgazkiak

Zeinen ederki pasa genuen Tolosako Kilometrotan Poxpolo eta Konpainiarekin! Argazki batzuk bildu ditugu, nahi baduzue zuenak bidaltzea baduzue kontaktua@txirrimirrietatxiribiton.com posta helbidera.

Karaokea martxan!

Albisteak

Karaoke atala estreinatu dugu! Bertan Txirri, Mirri eta Txiribitonen abestiak abestu ahal izango dituzu, eszenatokian izango bazina bezala! Lagunekin, gurasoekin, lehengusuekin… baita bakarrik ere! Mugikorrean erabili daiteke, edonora eraman ahal izango duzu karaokea! Ez lotsatu eta eztarria berotu Txirri, Mirri eta Txiribitonekin! KARAOKEA

Ongietorri!

Albisteak

Adiskideok, oso pozik gaude gure webgune berria zuekin konpartitu dezakegulako! Gurekin esnatu, gurekin denbora pasan ibili, gozatu, kantatu, dantzatu, lokartu ere egin dezakezu! Karaokea, lehiaketak, argazkiak, etengabeko ausazko bideoa… zer gehiago behar dugu barre egiteko? Sare sozialetan ere topatuko gaituzue ( twitter, facebook), beraz, ez galdu gure pista, aurrerantzean gauza asko dugulako egiteko elkarrekin!

Denok hondartzara!

Albisteak

Goazen denok hondartzara jai giroan! Ueeee! Plista plasta ibiliko gara! Uoooo! Aupa uda!  Uuuuu! Txirri, Mirri eta Txiribiton izango dira sokorrista lanak egiten, denok oso seguru izango gara dudarik gabe! Etorri eta parte hartu, jolasak denontzat!