Udara iritsi da!

Albisteak

Kaixo moñoñoak! Iritsi da uda eta askorentzat oporrak ere!! Asteburu honetan Euskal Herriko zenbait txokotan izango gara barre, kanta eta dantza gogoz egiteko asmoz! Erne gure agendari! ANIMATU! IUFAA!

Bicho Bichejorekin egindako bodiak!

Albisteak

Ba al duzu anai-arreba txikiren bat? lehengusu, lehengusina edo laguntxo jaioberririk? Beraiekin detailetxoren bat eduki nahi?  Begira zeinen body moñoñoak egin ditugun Bicho Bichejoko lagunekin! Gure webdendan eskuragarri!  

Eskerrik asko, Gazteszena eta Bicho Bichejo!

Albisteak

Atzo Egiako Gazteszenan bikain pasa genuen Patxistein Doktorea ikuskizuna eskainiz! Eta gainera bertan jaso ahal izan genituen Bicho Bichejok bidalitako opari polit eta dotore hauek! Begira, begira! Zeinen moñoño gauden kamiseta espezial hauekin… ooooix jujujuju!

Laster arte, Juanba

Albisteak

Juanba Berasategi joan zaigu heriotzaren bidaia luzean. Ongi betetako lanaren atseginez joan da ziur aski, bera zeregin berriez arduratuta bazegoen ere. Guk lankide eta adiskide izan dugu aspalditik. Elkarrekin egin genuen Txirri, Mirri Txiribiton eta tronbon filme laburra. Pailazokeriak filme luzea ere bai. Eta makina bat ipuin. Baina batez ere ez ditugu ahaztuko berarekin izandako… Read more »